XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Joxe AranzabaliArazoa zera da, Arrasateko Udal Euskaltegiko talde bat LAINO GUZTIEN AZPITIK... saiora etorri zela eta bi zertzelada hauek gertatu omen ziren: 1.- Heldu baino ez eta Amatiñok berak, hotz hotzean,
2.- Juanito Zelaiak ikasle haiek zertara etorri ziren itaundu zionean, nik
Ondorioz, egiten zaidan kritika honako hau bide da, alegia, gauzak esateko moduak eta moduak daudela.
Nire aldetik esan dezakedana zera da: 1.- Nahiz eta gustatu ez txaloak jotzeko ordena, gomendioa eskaria edota dena delakoa astero astero esan zaie bertaratu diren talde guzti-guztiei.
Eta denek, salbuespenik gabe, arrasatearrek tarteko, barre egin izan dute, mundu guztiak ulertzen bait du zein giro eta testuingurutan esaten den.
2.- Nik ez nion Juanito Zelairi leporatzen zaidana esan.
Zelaiak, urteek ematen duten patxadaz eta filtrorik ezaz, lasai asko galdetu zidan:
3.- Guzti hau, noski, arrasatearrek entzuteko moduan eta inondik ere ez ezkutatzeko asmotan, zorioneko arrasatearren lehen hilara niregandik metro eskasera bait zegoen, ohi denez.
Ezin ba, nahita ere, bereziki entzuteko deitua den jendeaurrean ez entzuteko moduan hitzegin.
4.- Guzti hau, esan dezagun, piloto gorria noiz piztuko eta programa hasteko pare bat minutu falta zirela.
Gauzak esateko moduak eta moduak daude, jakina, baina baita denborak eta denborak ere.
Ni une eta momentu horretan agian ez naiz erantzunik protokolarienak emateko mutilik iaioena, baina zenbat denbora izan dute Joxe Aranzabalek eta bere kontagileek esandakoa esateko eta idatzitakoa neurtzeko?.
5.- Nik ez dut sekula jendea merkantziatzat hartzen, zer esanik ez estimu urritzat, eta are gutxiago
Aurpegian sumatu ez bazitzaidan ere, ni erabat poztu nintzen talde hura nongoa izango eta Arrasateko Udal Euskaltegikoa zela erantzun zidatean.
Zenbaitek ez dakien arren, Arrasateko Udal Euskaltegia izan zen ni Jaurlaritzan lanean nengoenean, gogo gehiagoz, bultzatu nituen euskaltegietako bat eta Udalaren aldetik laguntzarik gehien, serioen eta komentzituen aurkitu nuenetakoa, Ardantza bera alkate zelarik, hain zuzen ere.
Eta momentu horretan, argi gorria noiz agertuko zain nengoela, orain dela zortzi-bederatzi urtetako burutazioak etorri zitzaizkidan gogotara eta harro asko pentsatu nuen ahaleginak merezi izan zuela orai dela zortzi urte nekez, pentsatu nezakeela, Arrasateko Udal Euskaltegiaren obrak miatzen ari nintzela, hainbat urte gutxi geroago
6.- Dena dela, txarrenean edota onenean, gaizki esanak barkatu eta gauzak beti alderdirik okerrenetik ikusteko gertu daudenetik libra gaitzatela gaitzetik. Amen.
Berriro ere barkatu eta hurren arte.